XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

56. artikulua.- Lotura juridiko bereziak

Administrazio publikoetan lan egiten dutenei eta kontratubidez administrazio horiekin loturik daudenei ez zaie esandako zigor-jardunbidea aplikatuko, baizik eta kidego horietako bakoitzak berariaz daukana.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa. - Legearen kontrako iragarkiak bertan behera uztea eta aldatzea

Publizitateari buruzko azaroaren 11ko 34/1988 Lege Orokorraren IV. tituluan administrazio-organoei ematen zaien ahalmena, iragarki-jartzaileari iragarkiak bertan behera utzi edo alda ditzala eskatzeko, drogamenpekotasunen arloan eskumena duen organoari dagokio, lege honen gaiaren barruan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esparruan. Foru- eta toki-administrazioek, berriz, berek izendatuko dituzte eskumen hori izango duten organoak.

Bigarrena. - Kopuruak eguneratzea

Baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari lege honen 52.1 artikuluan finkaturiko gutxienezko eta gehienezko kopuruak eguneratzeko.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa. - Xedapenen atzeraindarrik eza